XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nire barnean bezala, etxe inguruetan ere gauzak ez zihoazen denek nahiko zuten bezala, sarritan borda ezberdinetako jabeak elkartu eta antza denez, denbora luzeko eztabaidak izaten zituzten, baita haserretzera heldu ere.

Bitartean, guk denok, nolabaiteko ardurarekin, bizitzaren egunei aurre egiten jarraitzen genuen, baina guztiok zerbait berezi eta arraroa somatzen genuen, egunak ahitzearekin batera, geroz eta urriagoak baikinen behi zaharkituen talde hura osatzen genuenak.

Arazo larri honen aurrean, urduritasuna behi-hutsuneen kopuruarekin batera igotzen joan zen, bizkorregi; zorionez eta berandu izan baino lehen, sasoi hartan hegoalderantz zihoazen txorien mokotik jakin ahal izan genuenez, Inglaterra osoa erotzeko egoeran jarri zuen gertakizunaren aurrean ginen, behi zaharkituek eragindako izurrite edo gaixotasun baten aurrean hain zuzen ere, Behi-eroen gaixotasuna zeritzana.

- Halakoriiiikkkkkkk!!!!! - Klaudik aztoraturik.

- Ene!!! Makina bat ikustekoak jaioak garela eta... !!! - Harriaren pare zegoen Estefanik.

Noski eta gero gizakiok denaren ordainle, =mCd=onnald's-era joan ezinka... Utikan!!

- Hotzikara berezi batek zeharkatu ninduen, egun justuak zeuzkan balio gabeko gorputz haren eremu batetik bestera.

Baina momentu haietan burua izotza bezain hotza mantendu beharra nuen, hondo-hondoan izkutaturiko adorea azaleratu eta nahi nuen tokitik indarrak lortu, zerbait egin behar bainuen gizakiaren maltzurkeria sorburutzat zuen arazo hartaz ahalik eta lasterren libratzeko, zerbait segurua bezain fidagarria...

Nire aberria zen Inglaterra maitea uzteko erabaki latza hartu nuen egun batetik bestera, gau osoa buruari birak eta birak eman ostean, benetan erabaki zaila bai hartzeko eta bai burutzeko.

Ezin nezakeen sinestu arratsalde hartan, ikuilurantz bueltan gindoazela, egiten niharduena; zabalik zegoen erromadatik irten, eta arazo eta arrisku guztiak atzean uzten nituelako susmo edo zirrara nabaritu nuen, aurrera jarraitzeko adorea eman zidan arrazoia.

Bizitza berri bati hasiera ematen nion harturiko erabaki harekin, baita oroitzapenez beteriko bizimodu ahaztezina atzean uzten ere, non nire sendi osoa agertzen baitzen, makina bat une latz eta pozgarrietaz gain.

Baina oroitzapenak albo batean utzi eta errealitate gordinari aurre egiteko ordua iritsi zenez, animaliok dugun seigarren zentzuaz baliatu eta ibiltzeari, besterik gabe, ekin nion; karrika, bidezidor, malda, muino eta errekak zeharkatu behar izan nituen, egundoko gose eta egarria jasan, euri, eguzki-gori, haize eta ekaitzen astinduak pairatu